2024-09-14 

X Lekeitioko Portuko Garbiketa

Jaiak amaitutakoan, kaia garbituko dugu 

10:00etatik 12:30era. Portua eta hondartzak urpekariekin garbitzea.

Urperatze-puntu bakoitzean bi urpekari egongo dira, eta haien atzetik piraguista bat. Piraguistak urpekariek bildutako zabor-sareak jasoko ditu, eta hark kaira eramango ditu. Han boluntario bat egongo da zain, bilketa egiteko eta portuko birziklatze-puntura eramateko (apaizen kaia).

Parte-hartzaileak: 16 urpekari, 8 piraguista eta 10 boluntario kaian. 


Oharra: Urpekari guztiek egunean izan behar dute asegurua, eta beharrezkoa den esperientzia izan behar dute.