2017-06 19 eta 22 Itsas Jardunaldiak
Post date: Jun 20, 2017 7:44:19 AM
Ekologistak Martxanek Itsas Jardunaldiak antolatu ditu
ekainaren 19rako eta 22rako
Itsasoetako balio naturalak eta arazoak ezagutarazteko helburuz antolatu dituzte jardunaldiok Ekologistak Martxanek eta Bizizaleak Kultur Elkarteak, AZTIren eta AMBAR Elkartearen laguntzaz. Jardunaldiak ekainaren 19an eta 22an gauzatuko dira. Hiru adituk jardungo dute antolatutako hiru hitzaldietan.
Ekainaren 19an, astelehena, plastikoei buruzko bi hitzaldi emango dira. Izan ere, egungo arazorik handienetakoa da itsasoan dauden plastikoen auzia, munduko itsasoen egoera larriki okertzen ari baita, arrazoi hori dela-eta.
19:00etan, AZTIn itsas ingurunearen eta itsas biodibertsitatearen ebaluaketan aditua den Javier Francok itsasoetako plastikoen banaketa azalduko du, hainbat prozesu fisikoren (haizeak, korronteak, ozeanoen birak), kimikoren (degradazioa) eta biologikoren (irenstea, sare trofikoak) eragina duena. Halaber, itsasoan plastiko gutxiago sartzeko eta haien efektuak murrizteko gauzatzen diren ekimenak ezagutaraziko ditu.
19:45ean, plastikoek zetazeoengan eragina zetazeoetan azalduko du AMBAR Elkartearen lehendakariorde Enrique Francok. Beste itsas mamiferoei buruz ere hitz egingo du, eta, uste denez, probabilitate handiz horrelako hondakinekin dituzten interrelazioak azalduko ditu.
Ekainaren 22an, osteguna, 19:00etan, Jesús Menéndez natura-argazkilaria izango dugu geure artean. Itsas hegaztietan espezializatuta dago, eta Kantauri Itsasoan aurki daitezkeen espezie arruntenei buruz hitz egingo du: haien ohiturak, migrazioak, elikadura eta gure eskualdearekin eta arrantzarekin dagoen hartu-emana azalduko du, eta animalia horiei buruzko bitxikeriak ere aipatuko ditu.
Bestalde, foken eta dortoken espezierik ohikoenez ere jardungo du, bai eta Kantauri Itsasoak zetazeoen migrazioan duen garrantziaz ere. Azkenik, zetazeoen behaketak egiteko aukerak izango ditu hizpide.
Egitarau osoa:
Astelehena, ekainak 19
19:00 / Plásticos: Un reto global para la gestión de los mares. Javier Franco, Itsasoetako eta Kostaldeetako Ingurumen Kudeaketa Arloko Ikerlaria AZTIn.
19:45 / Tragar plásticos: un problema para los mamíferos marinos. Enrique Franco, AMBAR, Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartearen Lehendakariordea.
Osteguna, ekainak 22
19:00 / 10 años al encuentro de la fauna marina: aves marinas y cetáceos del Cantábrico. Jesús Menéndez, natura-argazkilaria, itsas hegaztietan espezializatua.
Informazio gehiago www.ekologistakmartxan.org webgunean.