ERREGULADOREEN TAILER TEKNIKOA

Post date: Apr 14, 2014 7:31:18 PM

Data: Apirilak 27, Igandea.

Lekua: Klubeko Instalakuntzetan

Ordua: 11:00

Guztiok jakinaren gainean egon zaitezan hurrengo domekan hilak 27, ERREGULADOREEN TAILER TEKNIKOA antolatu dugu, batzuk ezagutzen duzuen Fran-en ezin besteko laguntzaz, berak emango baitu tailerra.

Ekitaldian, erreguladoreen mantentze lanak azladuko dira, baita nola burutu hauen berrikuspena. Bazkideen artean gai hau jorratzeko eskatu diguzu sarritan, hori dela eta antolatu dugu eta uste dugu ezin bestekoa dela jakinaren gainean egotea gai honi buruz.

Hurrengo Igandean, Apirilak 27 eguerdiko 12:00etan klubeko instalakuntzetan. Iraupena 1:30 ordukoa izango da gutxi gora behera.

Ekitaldira etortzeko asmoa daukazuenok eskertuko genuke zuen asistentzia baieztatzea ekitaldia modu egoki batean antola dezagun.

Asistentzia baieztatzeko klubeko zerrendan jarri dezakezue izena edo jarri zaitezte kontaktuan betiko bideetatik, emaila, whatsappa, tlfnoa,...

GAINERA, ekitaldia aprobetxa dezakezue urpekaritzarako materialen bat behar baduzue, Fran gure ohiko probeedore bat baita. Prezio bereziak eta aukerak izaten ditu.